Entzute Kritikoa >> Isiltasunari buruzko erabilera arauak indargabetzea (Ondorioak)

Isiltasunari buruzko erabilera arauak indargabetzea (Ondorioak)

Luz Broto
Isiltasunari buruzko erabilera arauak indargabetzea (Ondorioak)
_
Astelehena, urriak 24
Ordua: 19:00etan
Lekua: Ganbara Aretoa, Koldo Mitxelena Kulturunea
Sarrera: askea
_
Proiektuaren garapenaren eta haren ondoreen gaineko ondorioak eta balorazioak aurkeztuko dira, eta bertan izango dira Luz Broto artista, Entzumen Behatokiaren komisarioak, proiektuaren ekoizpenean parte hartu duten hainbat pertsona (Koldo Mitxelena Kulturunea eta DSS2016EU) eta proposamenaren gainean izan dituzten esperientziak eta iritziak partekatzeko parte hartu nahi duten liburutegiko erabiltzaile guztiak.
_

_
Luz Broto Bartzelonan bizi da eta bertan lan egiten du. Bizi eta igarotzen ditugun espazioen erabilerak eta izaerak aldarazten dituzten interbentzio espezifikoak egiten ditu. Bere proposamen berrienen artean daude: Durante la exposición el centro permanecerá abierto (Lo Pati, Amposta, 2015), Abrir un agujero permanente (MACBA, Bartzelona, 2015), Volver a casa (CA2M, Madril, 2015), Aumentar el caudal de un río (La Panera, Lleida, 2014) edo Atar cabos (García Galería, Madril, 2014). Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du, hala nola Performing Politics (Institut für Raumexperimente, Berlin, 2012), Jonge Spaanse Kunst (Appartement Elisa Platteau, Brusela, 2012), Die Fünfte Säule (Secession, Viena, 2011) edo 5×5 Premio internacional de arte contemporáneo (EAC, Castelló, 2011).

  • Koldo Mitxelena Kulturunea

Antzeko edukiak