Instalazioak – akzioak – DSS2016 >> Isiltasunari buruzko erabilera arauak indargabetzea

Isiltasunari buruzko erabilera arauak indargabetzea

Luz Broto

_
Urriaren 10etik 22ra
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8.30etik 20.30era, eta larunbatak 8.30etik 14.00etara.
Lekua: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian
_
Inaugurazioa: Irailak 10, astelehena, 12:00etan,
Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiko sarreran.
_
Ondorioen aurkezpena: Urriak 24, astelehena, 19:00etan,
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran.
_
Liburutegiak, ospitaleak bezala, isiltasuna beharrezko eta derrigorrezko duten leku publikoak dira. Kontzentraziorako tresnak dira. Paradoxa baten aurrean daude: testuinguru publiko batean pribatutasuna ahalbidetzea. Luz Brotoren lanak kanpoa eta barrua bezalako nozioak trukatzen ditu askotan, pribatua eta publikoa, itxia eta irekia; nozio horiek guztiak aldaezinak dira berez liburutegiaren ohiko definizioan.

Interbentzio honek ez du soinu berririk sortzen, isiltasuna aztertzen baitu, isiltasuna sortzen duten arauetatik abiatuta. Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian isiltasuna mantentzea xede duen araudia indargabetzean datza proposamen hau. Erabiltzaileen portaera arautzen duten muga guztiak bertan behera uztean, harreman dinamika, erabilera eta mugimendu berriak ezar daitezke, eta, horrela, beste soinu ingurune bat sortu.
_

_
Luz Broto Bartzelonan bizi da eta bertan lan egiten du. Bizi eta igarotzen ditugun espazioen erabilerak eta izaerak aldarazten dituzten interbentzio espezifikoak egiten ditu. Bere proposamen berrienen artean daude: Durante la exposición el centro permanecerá abierto (Lo Pati, Amposta, 2015), Abrir un agujero permanente (MACBA, Bartzelona, 2015), Volver a casa (CA2M, Madril, 2015), Aumentar el caudal de un río (La Panera, Lleida, 2014) edo Atar cabos (García Galería, Madril, 2014). Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du, hala nola Performing Politics (Institut für Raumexperimente, Berlin, 2012), Jonge Spaanse Kunst (Appartement Elisa Platteau, Brusela, 2012), Die Fünfte Säule (Secession, Viena, 2011) edo 5×5 Premio internacional de arte contemporáneo (EAC, Castelló, 2011).
_
Interbentzio hau Eremuak-en eta Azkuna Zentroaren laguntza duen Entzute Kritikoa mintegiaren parte da.

Antzeko edukiak