Instalazioak – akzioak – DSS2016 >> Ahots gorra II Txiste arraroa

Ahots gorra II Txiste arraroa

Jaume Ferrete

_
Egonaldia uztailaren 1etik (ostirala) uztailaren 30era (larunbata)
Aurkezpena: uztaila 20, asteazkena (19:00)
Tokia: Tabakalera, Donostia
_
Entzutea, edo belarria ipintzea, gorputza agentzia politikoen etorkizuneko banaketa bati emate gisa uler daiteke. Hala ere, gor-baldintzak pertsona izateko eta munduan egoteko hainbat modu ahalbidetzen ditu, eta horiek zalantzan jartzen dute mundu entzulearen berezko entzute-nozioak. Orduan, nola entzun entzuteko moduak beraiek zalantzan jartzen dituen horri? Gipuzkoako Gorren Elkartearekin elkarlanean, esku-hartze horretan egonaldi-hilabetean grabatutako zeinu-hizkuntzako zenbait txiste bilduko dira, eta txiste horietako batzuk eszenaratuko dituen ekitaldi publiko batek emango dio amaiera. Voz Sorda II lanari esker, entzuleen eta pertsona gorren arteko zubiak eraikitzen dira txistearen bidez, gure gizarte-testuinguruan eguneroko komunikazioaren funtsezko elementu baten bidez.
_
jaume_tbk

_
Jaume Ferrete Vázquez (Mollet del Vallés, 1980) ahotsaren dimentsio politikoen inguruan aritzen da, lanean, kontzertu-performance, lantegi, web, entzumen-saio edo soinu-instalazio gisako formatuetatik. Bere lana hainbat esparrutan garatzen du: ikusizko arteetan (Secession, Vienna; Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoa; Urban Video Project, New York), musikal eta eszenikoan (LEM Festival, Mercat de les Flors i Antic Teatre, Bartzelonan; Poetas por Km2, Madril; SOS jaialdia, Murtzia) eta hezkuntzan (Bartzelonako Creadors en Residència, UNAMeko Genero Ikasketen Unibertsitate Programa), besteen artean. Zenbait erakundek aintzatetsi dute haren lana diru-laguntzen, sarien eta egonaldien bitartez, hala nola Kataluniako Generalitatko Kultura Sailak, Mataderok (Madril), Helsinki International Artists in Residency Project eta Vessel Art Projects (Bari) proiektuek, Q-O2k (Brusela), Casa Vecinak (Mexico DF) eta Generación 2016k (Madril), besteen artean. 2008az geroztik koordinatzailekide da Sons de Barcelona soinu-pedagogiako proiektuan, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Musika Teknologiako Taldeak abiatua.

_

TABAKALERAK ekoitzitako lana.