Entzumen Behatokia izen literala da. Jarduera artistikoen eta ikerketa ez-arautuen bidez entzuketa ikertzen diharduen talde bat da. Proiektuaren abiapuntuak dira hizkuntzaren inguruak, pertzepzioa eta, ingurukoa, gizartekoa, hirikoa ulertzeko moduari buruzko galderak egiteko helburuarekin, praktikatzen ditugun kontsentsuak. Horren epe luzerako helburua irtenbideak, jarduerak eta inguruak poposatzea da, entzute kritikoa eta aktiboa sustatzeko.
Entzumen Behatokia komunikazioaren eta herritarren artean dauden harremanei buruzko proiektu bat da, eta bost esku-hartze artistikoren, ikerketa kolektibo baten eta eztabaidatzeko eta mintzatzeko foro baten bidez gauzatzen da. Proiektuak hizkuntzaren ingurumariak, pertzepzioa eta gure bizikidetza ezartzeko osatzen ditugun akordioak ditu abiapuntu. Helburua da gure ingurua, gizarte-gaiak eta hiria entzumenaren eta arte-sormen garaikidearen bidez hautemateko dugun moduari buruzko galderak egitea: zer hertsadura dakarzkigu isiltasunak? Zertan oinarritzen da beste pertsonekiko komunikazioa? Hizkuntza zenbateraino ez da ahozkoa, gizatiarra edo naturala?