01 – Testuingurua eta aurrekariak
Testuinguruaren arabera, entzuteak norbaiti, musikari edo inguruari arretaz entzutea esan nahi dezake, baina komunikazioa bateratzea eta besteak esan beharrekotik abiatzea ere esan nahi dezake.
Txesus Garate-k, Luca Rullo-k, Illart Alkorta-k eta Mikel R. Nieto-k osatzen dute Entzumen Behatokiaren ikerketa-taldea, eta, 2016ko apiriletik irailera bitartean, elkarrizketak egingo dituzte Donostiako 18 auzoetan, zortzi oinarrizko galderez osatutako galdera-sorta batez baliatuta.
Ikerketa horren sorburuak izan ziren Audiolab-ek 2013an Artelekun egin zituen jardueretan izandako elkarrizketak. Soinumaparekin lotuta, Donostia Noise tailerra proposatu zen, eta, hortik abiatuta, hiriko zaratari buruzko ikerketa kolektiboaren ideia marraztu genuen. Esperientzia horren emaitza gisa, hainbat proposamen egin ziren, eta horien artean dago Hots! Irratiaren podcast hau.
Hori guztia dela eta, ikerlana egiteko denbora-tartea handitzeko asmoa sortu zen. Entzumen Behatokian berreskuratu nahi ditugu garai hartan garatu ziren proposamen batzuk, hasierako testuinguruan eta testuinguru horretatik kanpo gutako bakoitza eratzen joan garen itxaropenekin batera. Horregatik da ikerketa hau proiektuaren ardatzetako bat. Horren bidez jakin nahi dugu gainerako pertsonek nola antzematen duten, eta, hirian bizi diren pertsona horien ustez, nork bere buruari entzutea zer den. Horrela, hasieran aipatu dugun ezaugarria azpimarratu nahi dugu; hots, ez datza arreta berezitua jartzean edo musikari entzutean, baizik eta bateratzean eta komunikatzean.