Gerta daitekeen edozein egoerarako ahoz esan aurrekoen katalogoa
María Salgado
_
Abuztuaren 1etik 13ra (20:20)
Tokia: Kontxako hondartzako megafonia
_
Megafonia oro handitzeko gailu bat da, semantikoki oso mugatuak diren abisuak igortzen dituena. Megafoniaren barruan esaldi guztiek inposatutakoak eta norabide bakarrekoak direla ematen dute. Megafoniako guztiak zerbaitetarako esaldiak dira, ez dute berezko esanahirik. Gainera, segurtasunagatik, megafonia horretan debekatuta dago mezuak ahoz esatea: aurretik grabatutako CD batean daude egunero igorri beharreko esaldiak, baita agian beharrezko izango direnak ere. Nire ideia CD horren hitz-aukeren kopurua handitzea da, horretarako hitz-zati batzuk grabatuz; horiek hain zeharkakoak edo arrotzak izanik, agian ez dute ezertarako balio, baina hitz-aukeren konbinazio biderkatuaren ondoriozko emaitza ez da inola ere izango agindu edo informazio bat. Askorako balio ez izatea edota hizkuntza ez estandarizatu edo funtzionalizatzea da pieza honen poetika. Hiru unitate ditu: 1) hitz-zati mugatuen artxibo idatzi bat; horiek hamaika aldiz daude zatituta, eta ondorioz, konbinazio ia mugagabea dute 2) zati horien hitzezko grabazioa jasotzen duen CD-a eta 3) hamalau mezu ezinezkoren adibideak, nekez gertatuko diren egoeretan erabiltzeko. Ustekabeko hainbat indar semantikok zehartzen dituzte abuztuan entzungo diren 14 laginak. Hondartzako zerbitzuen amaieraren berri ematen duen mezuaren antzeko soinu-eskema bat imitatuz muntatuta daude, horregatik, nekez gerta daitekeena eta ohikoa bereizteko erne daudenek baino ezin izango dituzte aditu. Nire iritziz aurretik grabatutako esaldien robotizatze- eta fantasmagorizatze-efektuak bizitasuna hartzen du grabatu osteko muntaketak ez baditu murrizketa semantikoak betetzen.
_
_
María Salgado. Madril, 1984. Olerkaria, performer eta ikertzailea. Hizkuntzarekin lan egiten du testuen, audiotestuen eta ekintzen material modura. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan doktoregoa erdietsi zuen 2014an Hizkuntzara orientatutako Espainiako poetikak 1964tik izeneko tesiari esker. XX. mendeko bigarren erdialdeko Espainiako poesiaren alderantzizko historia hori 2016ko urtearen amaieran argitaratuko da. Patricia Estebanekin batera Seminario Euraca ikerketa-taldea hasi zuen; mintegi hori irakurketa, idazketa eta pentsamenduko dispositibo bat zen, egun kolektibo bilakatuta, eta hainbat egoitza izan ditu Madrilen. Lau poesia-liburu argitaratu ditu, eta Espainian, Alemanian, Mexikon, Perun eta Estatu Batuetan jardun du. 2013tik aurrera Fran MM Cabeza de Vaca konpositorearekin lanean ari da soinua entzute aktiborako prestatzen duten pieza eszenikoak sortzeko. Azken pieza, Hacía un ruido, CDN Valle Inclán antzokian aurkeztu zuten 2015eko ekainean.