Paisaiarik gabe – Topagunea >> pg#4 ESPAZIALTASUN AREAGOTUA

pg#4 ESPAZIALTASUN AREAGOTUA

Hitzaldiak

MARIA ANDUEZA (Es)

Espazio publikoan gertatzen den soinu sorkuntza aztertzeko helburuarekin sortu zen 2013an Augmented Spatiality egitasmoa. Oinarrian, hiriarekin eta urbanitatearekin elkarreraginez sortzen diren soinu sorkuntza moduak azaleratzeko gai diren espazio publikoak sortu eta eraldatzeko aukerei buruzko ikerketa da. Geroztik, proiektuak, beti, aztertutako lekuetako arazo zehatzak azaleratu eta hauei aurre egiteko helburuarekin, euskarri eta ekintza ildo ezberdinak hartu ditu. Hauen artean, gentrifikazio urbanistikoa, lokalaren eta globalaren arteko dialektika, edo espazio horien erabilerak eta hauek ulertzeko moduak erakusteko moduak bilatzen darrai. Augmented Spatiality espazio publikoa espazio publikotik pentsatzen duen egitasmoa da. Hortarako, Edward Sojak espazialitate gisara definitu zuenaren aurpegi ezberdinak areagotuz, leku horietan bertan gertatzen diren prozesu sozial eta espazialekin lotzen diren soinuzko estrategiak martxan jarri nahi ditu. Bide guzti honetan, kolektibitatea, ideologiak, elkarlanean oinarritutako praktikak, edo behin-behineko prozesuen inguruan hausnarketak proposatu dituzten artistek, soziologoek, musikariek edo arkitektoek hartu dute parte proiektuan, denek, soinua abiapuntu hartuz.

Maria Andueza: Hezkuntza eta sorkuntza egitasmoetan lan egiten duen artista eta ikerlaria. Madrilgo Universidad Complutensen doktorautza lortu (2010) eta arte publikoaren nahiz soinu sorkuntzaren alorretan egiten du lan. Unibertsitateko irakasle eta Reina Sofia Museoko irratiko lan taldeko kide da. Abelardo G.Fournierekin batera tailerrak antolatu eta ematen ditu, eta Augmented Spatiality (Estocolmo 2013; Festival Tsonami, Valparaíso 2015, Málaga 2016) proiektuaren komisarioa da.

mariaandueza.org / augmented-spatiality.org