Paisaiarik gabe – Topagunea >> pg#7 SOINU ARTXIBOTIK GERTAKIZUNERA

pg#7 SOINU ARTXIBOTIK GERTAKIZUNERA

Hitzaldiak

XOAN-XIL LOPEZ (Es)

2016ko urtarrilaren 20an, azken hamar urtetan hazten joan den Escoitar.org kolektiboaren web-maparen desagertze prozesua martxan jarri duen audio-ekimena abiatu zen: Geroztik, mapa osatzen zuten Galizako lurraldean egindako 1252 grabaketak desagertzen doaz, entzun ahala. Erreprodukzio bakoitzak entzundako artxiboa desagerrarazten du datubasetik, entzunaldi bakoitza gertakizun bihurtuz.

Soinu paisaiarengana hurbiltzeko, edo berau errepresentatzeko edo eszenifikatzeko modu asko dago. Kartografiak, grabaketak, performanceak, kontzertuak, instalazioak etabar. Desagertzeak ere balio dezake entzungarria den inguruneari buruz hitz egin eta berradierazteko, eta modu hortan  artxibotik entzumenaren emoziora doazen gai ugari aztertzeko.

55214023__275x250

Xoán-Xil López: Musikologoa eta soinu-artista. Arte ederretan doktorautza jaso zuen “Seinalea/Zarata: Soinu paisaiaren zenbait erabilera artearen testuinguruan” izeneko tesiarengatik. Etnomusikologiaren nahiz musika garaikidearen alorretan hainbat ikerketa garatu ditu. Horrez gain, Escoitar.org, Mediateletipos, Ulobit (inprobisazioa) edo Voltage Opposite (dantza) bezalako egitasmoetan parte hartu du, eta Vertixe Sonora ensemble garaikidearekin lan egiten du.