pg#5 ZELAIEK (ere) BADITUZTE BELARRIAK
Hitzaldiak
MICHAEL PISARO (AEB), STÉPHANE GARIN (Eus), DIDIER ASCHOUR (Fr)
1940ko hamarkadan Pierre Schaefferek, musique concrète deitu zenaren oinarri teoriko zenbait ezarri zituenetik, mikrofonoa, eta ondorioz harek jasotako soinuen paisaiak musika tresna bat gehiago bihurtu dira. Orain nahiko ohikoa dirudien ariketa horrek, testuinguruan arabera sampling ere bezala ezagunak, haustura historiko bat sortu zuen tresnak zuzenean jotzea bere izaeraren ezinbesteko oinarri zuen musikagintzaren pentsamenduan. Teknikoki nahiz estetiko grabazioaren erabilera musikalak suposatu zuen haustura ikaragarria izan zen. Urte gutxitan Jon Cage bezalako konposatzaileak beraien konposizioetan soinu oro maila berean erabiltzea eraman zituen. Baina garai batean musika ulertzeko modu bati egokitu baldin bazitzaion aldaketa, iritsi da beharbada hausturaren hausturari so egiteko garaia. Michael Pisarok, beste konposatzaile garaikide askok bezala, naturaltasun osoz erabiltzen ditu landa grabaketak bere musika egiterakoan, baita musika tresna tradizionalak edo beste edozein objektu eta erreferentzia literario ere.
EGITARAUA:
maiatzaren 14a larunbata:
19:00 Hitzaldia: Michael Pisaro
20:00 Kontzertua: Michael Pisaro, Stéphane Garin & Didier Aschour
Errepertorioa: Hearing Metal 4 (Birds in Space), Grounded Cloud, melody, silence (1)
maiatzaren 15a igandea:
16:00-20:00 Tailerra: Michael Pisaroren Ricefall konposizioaren prestaketa kolektiboa.
Egun bakarreko ezohiko tailer honetan eta konposatzailea bertan dela aprobetxatuz, Michael Pisaroren konposizio bat zuzenean eta taldean lantzea da helburua. Parte hartzeko ez da musikari buruzko jakintza berezirik behar.
Michael Pisaro (Buffalo, 1961) . Gitarrajolea eta konposatzailea da. Wandelweiser konposatzaile taldeko kide da eta musika tresnen konbinazio ugaritarako idatzi izan du hainbat musika. Hauetako asko (bakarrik nahiz elkarlanean) wandelweiser records, erstwhile, another timbre, cathnor edo bere disketxe den Gravity Wave bezalako argitaletxeen bidez argitaratu dira. 2000. urtean California Institute of Artsen konposizio fakultatean irakasle postua lortu baino lehen, Northwestern unibertsitatean osatu zituen musika konposizioari eta teoriari buruzko ikasketak. Gaur egun Harvardeko musika departamentuko irakasle bisitaria ere da. http://michaelpisaro.blogspot.com
Stéphane Garin . Besteak beste, Intercontemporain (EIC) ensemblearekin, «Les Siècles» orkestrarekin edo Radio france philharmonic orchestrarekin jo izan du edo dabil, Pierre Boulez, Péter Eötvös edo Léon Fleisher bezalako konposatzaileen agindupean. Baina hauez gain, Antoine Beuger/Jürg Frey (wandelweiser), Carl Craig, Pascal Comelade, Ryoji Ikeda edo Christian Wolff bezalako izen haundiekin lan egin du. Gaur egun, 0 izeneko kolektiboaren sortzaile, Dedalus taldeko kide eta Soinumapa bezalako egitasmoetan kolaboratzen du. 2005etik Sylvestre Gobart argazkilariarekin Bigarren Mundu gerraren exterminazio zelaien inguruan ikertzen dabil. www.stephanegarin.com
Didier Aschour . Parisko Kontserbatorio nazionalean burutu zituen ikasketak, Yehudi Menuhin fundazioak saritua izan da eta Darmastadteko Musika Berrien udako kurtso ezagunetan parte hartu izan du. Bereziki gitarra mikrotonalean oinarritutako lanengatik eta besteak beste, Harry Partch, James Tenney, Clarence Barlow eta Pascale Criton konposatzaileen lanak jotzeagatik eta haiekin batera sortzeagatik da ezagun. 1996z geroztik Dedalus ensemblearen zuzendari da eta beste hainbat musika garaikideko taldetan jo izan du. Konposatzaile gisara dantzarako nahiz bideorako pieza asko sortu ditu, hortarako, soinuaren fenomenologiaren eta musikaren arteko loturak zalantzan jartzen dituzten sistema akustiko bereziak sortuz.