We are listening in a room
Arnau Horta
_
Osteguna, urriak 27
Ordua: 19:00etan
Lekua: Guardetxe
Sarrera: Askea
_
«We are listening in a room» XX. mendearen arte soinudunaren eta kontzeptualaren bi obra giltzarriren arteko hibridaziotik sortu den soinu-ekintza/hitzaldia da: John Cage-ren 4’33’’ (1953) eta Alvin Lucier-en I am sitting in a room (1969). Topaketa hartuko duen espazioaren «isiltasuna» Lucier-ek sortutako gailuaren pean jarriz, haren arkitekturaren oihartzuna, haren «ahotsa», geratuko da agerian. «Entzumen hedatuko» eta «soinua desestaltzeko» ariketa hori abiapuntu izanik, ondoren solasaldia egingo da, entzutearekin eta horrek bizitzearekin duen harreman estuarekin lotutako hainbat gai lantzeko.
_
_
Arnau Horta komisario independentea, kritikaria eta soinu-sormen garaikidean espezializatutako ikertzailea da, eta MACBA museoarekin, Reina Sofia Museoarekin, Sonar jaialdiarekin, Loop bideoarte-jaialdiarekin eta La Casa Encendida fundazioarekin lankidetzan aritu izan da, beste zentro eta ekimen kultural batzuen artean. Irakasle eta dibulgatzaile gisa, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin, Bartzelonako Unibertsitatearekin, IED institutuarekin eta ESDI eskolarekin elkarlanean aritu izan da. «Cultura/s» (La Vanguardia), «Babelia» (El País) eta «Ahora semanal» astekarietan idazten du. Gaur egun, filosofia-doktoretza prestatzen ari da. Tesiaren gaia Alvin Lucier-en «I am sitting in a room» obraren analisi fenolomenologikoa eta post-fenomenologikoa da.