Moneta eta tinbrea
José Luis Espejo
_
Asteazkena, urriak 26
Ordua: 17:30ean
Lekua: Kaxilda
Sarrera: askea
_
Jarduera/ibilaldi hau Donostiaren soinu-historiaren funtsezko eraikin eta hirigintza-bilbeetako batzuetatik igarotzen da. Leku horietako batzuek orainean jotzen dute soinua, besteak beste, laxoki zaratatsuak diren alde zaharreko kaleek eta instituzionalki isila den Koldo Mitxelena liburutegiak. Beste batzuek, ordea, oihartzun historikoa dute: esaterako, Egiako tren-geltokiak eta Kontxa ondoan dagoen Kasino zaharrak. Horiek guztiek antzeko kronika kontatzen dute: botere ekonomikoek hiriak blaitzen dituzten zaratekin eta zurrumurruekin duten harreman zuzena.
_
_
José Luis Espejok arte garaikidearen eta soinuaren eremuan lan egiten du. Arrecife (Centro Zentroa, Madril) eta Resonancia (Reina Sofía, Madril) antolatu ditu, eta 2012az geroztik, edukiak programatu eta burutzen ditu Reina Sofía Museoaren irratian. Ikerlanak argitaratzen ditu testu- zein audio-formatuetan, hainbat plataformatan, aldizkari akademikotan eta liburutan. Gainera, mediateletipos.net webgunearen eta Ursonate Fanzine aldizkariaren editore-kidea da.
_
http://www.mediateletipos.net/
http://ursonatefanzine.tk/