Entzumenaren labirintoan: eko-nomiaren eta eko-logiarekin artean
Carmen Pardo
_
Asteartea, urriak 25
Ordua: 18:30ean
Lekua: Kaxilda
Sarrera: askea (edukiera bete arte)
_
Kondairak dio Ariadnak emandako hariari esker atera zela Teseo labirintotik, Minotauroa hil ondoren. Entzumenaren labirintoan, ordea, hainbat hari behar dira, eta hari horiek irteera kontaezinetara eramaten gaituzte halabeharrez. Irteera bakoitza entzumen mota bati dagokio. Hala ere, entzumenaren labirintotik atera beharrean, hitzaldi honetan labirintoan nola bizi pentsatuko dugu. Horretarako, eko-nomiak eta eko-logiak gure paisaia soinuduna, soziala eta mentala zer modutan tentsioan jartzen duten aztertuko dugu. Entzumenaren labirinto hori gure inguruko labirinto soziala eta mentala ere bada, eta, agian, tentsio horrek aukera ematen du entzumenaren labirintoan bizitzeko beste modu batzuk asmatzeko.
_
_
Gironako Unibertsitatearen irakasle titularra da, eta Bartzelonako Unibertsitatearen Soinu Artea Masterraren irakaslea. Parisko IRCAM-CNRS unitateko doktoretza-ondoko ikertzailea da (1996-1998), eta, bertan, musika garaikidearen soinu-espazioari buruzko ikerlana zuzentzen du. John Cage-ren Escritos al oído (1999) lanaren edizioaren eta itzulpenaren arduradun izan zen, eta honako lan hauen egilea da: En el silencio de la cultura (2016); La escucha oblicua: una invitación a John Cage (2001; 2014, frantsesezko bertsioa Approche de John Cage. L’écoute oblique (2007, l’Académie Charles Cross-en Coup de cœur saria irabazi zuen 2008an); Robert Wilson (Miguel Moreyrekin batera, 2003, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak); Las TIC: una reflexión filosófica (2009); En el mar de John Cage (2009). Obra kolektibo ugaritan ere parte hartu du, besteak beste: Présences de Iannis Xenakis/ Presences of Iannis Xenakis, (2001); Music, Arts, Technologies. Toward a critical approach, (2004); La parole sur scène. Voix, texte, signifié, (2008), Encuentros de Pamplona 1972: Fin de fiesta del arte experimental, (2009); : desbordamiento de VAL DEL OMAR, (2010); Elena Asins. Fragmentos de la memoria (2011); Théories de la composition musicale au XXe siècle, (2013); Art i decreixenent/Arte y decrecimiento/Art et décroissance (2016). Horrez gain, nazioarteko hainbat topaketa antolatu eta koordinatu ditu: esaterako, Músicas, artes y tecnologías: por una aproximación crítica, (Bartzelona/Montpellier, 2000); Bosque Sonoro: Homenaje a John Cage art media ikuskizuna (Bartzelona, 2003); Música en la noche; La Música de la Arquitectura: Varèse, Xenakis, Dusapin (lankidetzan Músicadhoy/La Casa Encendida fundazioarekin, Madril, 2009, 2010); Night of the Electroacoustic Music; El sonido en la cueva (Sorderas) eta Sonidos del poder. Escuchas del miedo (Kaosaren Orkestrarekin batera, Brusela, 2008, eta Bartzelona, 2008 eta 2009); Musique et Écologies du son (Paris, 2012), Música,Sociedad y Procesos de subjetivación (Girona, 2015). Halaber, alboko komisarioa izan da Encuentros de Pamplona 1972: Fin de fiesta del arte experimental erakusketan (MNCARS, 2009-2010).