Entzute Kritikoa >> Entzumen aurreratu baten gaineko probak

Entzumen aurreratu baten gaineko probak

Loty Negarti
_
Osteguna, urriak 27
Ordua: 20:00etan
Tokia: Guardetxe
Sarrera: Askea
_
Zenbait musikaren «idiomatikotasun eza»k haustura bat sortu zuen entzumenaren itxaropen formaletan, denbora batez. Aurreikusteko ezintasunak arreta zorroztera eta belarriak ireki-irekita zetorrena itxarotera behartzen zuen. Zaila zen musika hura aurresatea. Gainera, itxaropen musikalen faltarekin goza zenezake. Suposatzen dut zaratarekiko zaletasunak baduela horrekin zer ikusirik. Musikaren idiomatikotasuna sintaxi-kontu bat da, eta zaratak sintaxia jaten du. Egia da zarataren sintaxi bat ere egon izan dela, baina hori gauza isilago baterako trantsizioa da beti. Musika ez-idiomatikoa formak estandarizatzen eta aurreikusteko ezintasun hori pixkanaka desegituratzen joan zen, eta, hala, ohiturak eta erritualak ezartzen zituen tradizio bat eratzen joan zen. Hori inozoenak ere badaki. Arretaz entzun beharreko musika belarri automatikoekin ere entzuten hasi ginen. Eta nola entzuten dugu gaur egun? Modu askoz aurreratuagoan, noski. Gure garaia izugarri aurreratua da. «Entzumena entzun» ahal izango balitz, egungo forma historikoan, rimela bezalako soinu-irudi luzea izango genuke. Baita musika ez-idiomatiko tradizionalean ere. Edozein soinu espero dugu, eta edozein modutan. Sorgor onartzen dugu, Pantagruelek bezala. Horrenbesteko memoria ez-idiomatiko metatu dugu belarrietan, ezen soinua hasi aurretik ere musika entzuten dugun. Gainerako gauza guztietan bezala, irakurgailuaren kurtsorea aurreratzen dugu, uneren batean zerbait esanguratsua iristen den ikusteko. Eta gauza esanguratsuek balioa hartzen dute, gero horien berri eman ahal badugu gure burua sustatzeko erabiltzen dugun kanalean. Kontzertu automata hori musika garaikidearen entsegu bat da (youtube bezala).
_
loty-negarti
_
Bilbo 1982. Belarri hautsiak dituen musikaria eta olerkaria. 24/05/2002 Reyes Católicos, 04/06/2004 Ametzagaña 26, 19/07/2005 Kuxkuburu, 01/07/2006 Andres Isasi 8, 2ºdcha, 20/02/2007 Barakaldo, 2008/10/24 Beheko kalea, 4., 2009-07-24 Gregorio Auzoa, 2009/09/26 Iurrita-Oiartzun, 21/02/2010 Minas de Arditurri, 21/03/2010 Villa Pamphili, 27/03/2010 91 bis rue Camille Sauvageau, 2011-8-7 20:00 / 2011-8-10 20:00 José Elosegi Etorbidea 136, 14/10/2011, 4381 rue Papineau, 4/11/2011 550 Beaumont # 516, 2012-09-09 Bera, 24/10/2013 Legazpi, 4 – Bajo, 15/03/2014 Mendaro, 14/06/2014 Gernika, 19/12/2015 Ibeni Kaia, 1, 21/05/2016 Klara Donea Kalea, 40, 27/V/2016. Zabalbide 17.