Ikerketa >> 03 – Ikerketaren ondorioak

03 – Ikerketaren ondorioak

Ostirala, 2016ko Urriak 14. 19:30etan.
Lekua: Lantegi Aretoa, Tabakaleran
Sarrera: librea
_
Entzumenaren esan nahiari buruz gure buruari galde egiteak erraz ematen du, hasiera batean bederen. Zeozer edo nonor aditzean datza entzutea; ideia hau oinarri eratu da artearen eta musikaren zati handi bat. Baina entzutea adiskidetzea ere bada, eta gauzak konpontzeko helburuarekin elkarrekin lasai jesartzea, eta emaitzak lortze aldera erantzunei denbora eskaintzea.

Ohiko iturri akademikoak prozesu kreatibo eta egunerokotasunaren jakiturien batzea uztartzen duen hurbilketa esperimentala egitea proposatu nahi du aurkezpen honek. 2016ko urtarrila eta iraila bitartean Donostia hiriko 18 auzoetan egindako elkarrizketa sail batekin osatutako Entzumenaren behatokia izeneko ikerketa-proiektuaren ondorioak aurkeztuko ditu José Luis Espejok. Gure hirian espazio akustikoaren pertzepzioaz eta bizikidetzaz dagoen informazioa lehen eskutik jasotzea izan da proiektuaren helburua.

Halaber, 2016ko irailaren 21etik 23ra bitartean Kaxildan bildu zen lantaldearen lana azaleraziko da aurkezpenean. izan ere, ikerketa honetarako jasotako informazioa sailkatzea, eztabaidatzea eta adostea izan du helburu lantalde honek.