Instalazioak – akzioak – DSS2016 >> Azkenean dena gertatzen da batera

Azkenean dena gertatzen da batera

Ixiar Rozas
_
Abuztuaren 22etik irailaren 4ra (20:20)
Tokia: Kontxako hondartzako megafonia
_
Megafonian emateko aldez aurretik grabatutako ahotsa. Hori besterik ez. Zer hitzek merezi dute Kontxako hondartzako megafonian arratsean, abuztuko bigarren hamabostaldian, ematea? Zer hitzek merezi dute megafonia batek prime time ordutegian eta «ingurune paregabean» anplifikatzea?

Mega-fonia. Mega-ahotsa. Megak zerbait garrantzitsu, maximalista esan nahi du. Kirol-lehiaketek, era guztietako lehiaketek, hauteskunde-kanpainek, topaketek eta makrotopaketek megafonia erabiltzen dute komunikatzeko asmoz. Espazio publikoa pribatizatzen dute eta gehiegizko soinu-kutsadura sortzen dute. Horror vacui-aren panikoa da.

Ahots batek dioena gorputz bat da, hitz batzuk, haren soinuak. Hori besterik ez. Komunikazioaren ordena iraultzea eta zentzuz husten saiatzea interesatzen zait. Hizkuntzari, hitzei, ahotsari hitz eginaraztea. Haien materialtasunean, haragian, sonoritatean eta erritmoan entzutea. Edo, besterik gabe, ezer ere ez esatea. Hutsaren edo isiltasunaren arrastoa uztea. Horretarako nire errepertorio fisiko eta mentaleko 750 hitz erabili behar baditut ere.
_
ixiar_rozas_bio
_
Ixiar Rozas. Idazlea, dramaturgoa, ikerlaria. Urte batzuk daramatza ahotsa, gorputza eta lengoairen artean dagoen espazio materiala modu praktikoan naiz teorikoan lantzen. Narrativa, poesia, eszenarako testuak, testu kritikoak eta saiarera laburrak argitaratu ditu hainbat herrialde eta hizkuntzatan. Izenburu batzuk: Gau bakar bat/ Una sola noche (2004), Negutegia (2006), Beltzuria (2014), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015). Periferiak, ERresonantzian, Arrakalatuta eta Proklama arte garaikidea eta pentsamendu kritikoaren inguruko topaketa eta mintegi sortaren antolakuntzan ibili da. Aurkezpen, lan eta proiektu ugari egiten ditu arte eszenikoen eta bisualen arloan. Arte Ederretan doktorea, egun arte hezkuntzako irakaslea (Mondragon Unibertsitatea) eta Azala espazioko kidea da.
_

TABAKALERAK ekoitzitako lana.

  • 20:20
  • 6/6/2016
  • 4/9/2016
  • Kontxa Hondartza

Antzeko edukiak