Ghost Forest

Francisco López
_
Ekainaren 10etik uztailaren 10era
Ordutegia: ostirala (18 – 20 h), larunbata (11 – 14 h + 17 – 20 h) eta igandea (11 – 14 h)
Tokia: Arantzazu Gandiaga Topagunea
_
Basoak giro akusmatiko naturalak dira: beren egituraren ohiko konplexutasunak geruza anitzeko eta, maiz, konplexutasun handiko fenomeno sonikoetarako baldintzak areagotzen ditu, eta horien iturriak nekez ikus daitezke. «Ghost Forest» (baso mamua) mundu osoko basoetan gauzatutako jatorrizko ingurune-grabaketa multzo baten konposizio-transposizioa da. Energia sonikoa sakabanatzen duten eta espazioaren beraren islapenak indartzen dituzten mini-bozgorailuen ezohiko sistema bat erabilita, eta hiru dimentsioko soinu-giroa sortzeko helburuarekin –sotilki murgiltzailea eta soinuak birgauzatzen diren tokiarekiko erreaktiboa–, atzemandako jatorrizko «errealitateak» kanpoko iragazketen bidezko bilakaera izan du. Prozesu hori maiztasun handiko mamu-espektro bat agerrarazi arte gauzatu da, transposatutako baso-giroetatik abiatuta.
_
ghost_forest_03
_
Francisco López musika esperimentalaren eta soinu-artearen arloko pertsonarik garrantzitsuen artean kokatzen dute nazioartean. Hogeita hamabost urte baino gehiago darama soinu-sorkuntzaren eta ingurune-grabaketen bidezko lanaren alorrean, eta denbora horretan soinu-unibertso erabat pertsonala eta ikonoklasta garatu du, mundua sakonki entzutea oinarritzat hartuta. Ehunka soinu-instalazio, landa-grabaketako proiektu eta kontzertu/performance gauzatu ditu hirurogeita hamar herrialdetan, nazioarteko entzun-areto, museo, galeria eta jaialdi nagusietan. Bere soinu-obrak zuzeneko eta estudioko lankidetzak dauzka, nazioarteko 150 artista baino gehiagorekin, eta mundu osoko 350 diskoetxek eta argitaletxek baino gehiagok argitaratu dute. Beste sarien artean, Lópezek lau aldiz jaso du Linz hiriko (Austria) Ars Electronica jaialdi ospetsuko ohorezko aipamena, eta 2010eko Qwartz Awards sarietako (Frantzia) irabazle izan zen soinu-antologia kategorian.

  • 20:00
  • 10/6/2016
  • 10/7/2016
  • Arantzazu auzoa, Gandiaga II eraikina,20567 Oñati,SS