Bonus Tracks

María Salgado & Ixiar Rozas

_
Irailaren 5etik 7ra (19:45)
Tokia: Kontxako hondartzako megafonia.
_
Uda oroko festa eta gerra eszenatikoan, zeinean festa eta gerra, gerra globalak eta gerra lokalak, festa libidinalak eta sexualak, sakonki loturik dauden, hitza hauekin, letra hauekin, beren fonema eta sonemekin, gerrari gerra eta festari festa egitea erabaki dugu.
_
maria_ixiar
_
María Salgado. Madril, 1984. Olerkaria, performer eta ikertzailea. Hizkuntzarekin lan egiten du testuen, audiotestuen eta ekintzen material modura. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan doktoregoa erdietsi zuen 2014an Hizkuntzara orientatutako Espainiako poetikak 1964tik izeneko tesiari esker. XX. mendeko bigarren erdialdeko Espainiako poesiaren alderantzizko historia hori 2016ko urtearen amaieran argitaratuko da. Patricia Estebanekin batera Seminario Euraca ikerketa-taldea hasi zuen; mintegi hori irakurketa, idazketa eta pentsamenduko dispositibo bat zen, egun kolektibo bilakatuta, eta hainbat egoitza izan ditu Madrilen. Lau poesia-liburu argitaratu ditu, eta Espainian, Alemanian, Mexikon, Perun eta Estatu Batuetan jardun du. 2013tik aurrera Fran MM Cabeza de Vaca konpositorearekin lanean ari da soinua entzute aktiborako prestatzen duten pieza eszenikoak sortzeko. Azken pieza, Hacía un ruido, CDN Valle Inclán antzokian aurkeztu zuten 2015eko ekainean.
_
Ixiar Rozas. Idazlea, dramaturgoa, ikerlaria. Urte batzuk daramatza ahotsa, gorputza eta lengoairen artean dagoen espazio materiala modu praktikoan naiz teorikoan lantzen. Narrativa, poesia, eszenarako testuak, testu kritikoak eta saiarera laburrak argitaratu ditu hainbat herrialde eta hizkuntzatan. Izenburu batzuk: Gau bakar bat/ Una sola noche (2004), Negutegia (2006), Beltzuria (2014), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015). Periferiak, ERresonantzian, Arrakalatuta eta Proklama arte garaikidea eta pentsamendu kritikoaren inguruko topaketa eta mintegi sortaren antolakuntzan ibili da. Aurkezpen, lan eta proiektu ugari egiten ditu arte eszenikoen eta bisualen arloan. Arte Ederretan doktorea, egun arte hezkuntzako irakaslea (Mondragon Unibertsitatea) eta Azala espazioko kidea da.
_

TABAKALERAK ekoitzitako lana.

  • Kontxa Hondartza