Rara Avis

ALKU
_
Uztailaren 8tik uztailaren 31ra (08:00 – 21:00)
Inaugurazioa: uztailak 8, ostirala (19:00)
Tokia: Aiete Kultur Etxea
_
Rara Avis lanak soinu-sintesiko sistema autonomoen bitartez gauzatutako txori-kantuen zortzi imitazio bildu ditu. Zortzi pieza horiek, Oswald Berthold, Chris Brown, Anders Dahl, Joe Gilmore, Fredrik Olofsson, Tim Perkis, Roc Jiménez de Cisneros eta Peter Worth autoreek eginak, mimesiaz, subjektibotasunaz, fenomenologia estralurtarraz eta egiazkoaren eta irudizkoaren arteko gune grisaz dihardute. Entzumen-behatokiaren esparruan, Rara Avisek espezieen eta erreferentzia-esparruen arteko talka proposatzen du, imitazioaren ideiaren inguruko glosolalia sintetikoko ariketa bat.
_

_
ALKU diskoetxea eta artisten kolektiboa Anna Ramosek eta Roc Jiménez de Cisnerosek sortu zuten 1997an. Besteak beste, Goodiepal, Mark Fell, Felix Kubin, Kevin Drumm, Ben Vida, The League of Automatic Music Composers edo euren taldea den EVOLen lanak argitaratu dituzte. Horrez gain, ALKUk instalazio-formatuko hainbat lan aurkeztu ditu zenbait herrialdetako museo eta galeriatan. Diskoetxearen katalogoaren ildo jarraituetako bat kontzeptu baten inguruan sortutako lan kolektiboena da.

  • 00:00
  • 8/7/2016
  • 31/7/2016
  • Aiete Kultur Etxea