Paisaiarik gabe – Topagunea >> pg#1 URAREN ERABILERAK ETA GEHIEGIKERIAK

pg#1 URAREN ERABILERAK ETA GEHIEGIKERIAK

Hitzaldiak

PETER CUSACK (UK)

“Uraren erabilerak eta gehiegikerien soinu paisaiak” izeneko egitasmoak uraren erabilerak ingurumenarengan eta gizakiengan duen eragina aztertu nahi du. Bereziki praktika jasangarri eta jasanezinen arteko kontrasteak eta kezka lokal, nazional eta globalen arteko interdependentziak agerian geratzen diren lekuetan jartzen du arreta. Diziplina anitzen arteko -soinua, kazetaritza, ikusizko arteak, geografia, zientzia- eta maila ezberdinetan parte hartzen duen pertsonen arteko elkarlana izateko bokazioz jaiotakoa egitasmoa da.


9733473083_b9cf395d61_oPeter Cusack:
Musikaria eta soinu-artista da. Soinuzko landa-grabaketen bidez osatzen ditu lanak, ingurugiroaren soinuei eta ekologia akustikoaren gaiei arreta berezia eskainiz. Landu dituen artean, komunitatean egindako arte egitasmoak, soinuaren eta espazioaren zentzuaren inguruko ikerketak, eta interes bereziko lekuetan egindako soinuzko dokumentazio lanak topa ditzakegu. Cusackek Soinuzko kazetaritza deitzen dio soinuaren bidez alor dokumentalak ikertzeko ariketari. Berak sortu eta bultzatutako egitasmoen artean aipagarriak dira Favourite Sound Project (1998) edo Positive Soundscapes Project (2006-09), hiritarrek eguneroko soinu inguruneari buruz dituzten iritzi baikorrak ikertzeko asmoz eginak.

www.petercusack.org
sounds-from-dangerous-places.org