Paisaiarik gabe – Topagunea >> PG#6 IZENBURURIK GABEKO SOINUAK

PG#6 IZENBURURIK GABEKO SOINUAK

Hitzaldiak

FRANCISCO LÓPEZ(Es)

20 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondotik, Madrilen jaiotako baina naturaz nomada den soinu-artista honen lana mundu mailako erreferente nagusienetakoa da. Biologiarenganako nahiz soinuaren berezko indarrarenganako interesa jorratuz, Lopezek izenbururik behar ez duen soinu unibertso pertsonala osatu du.

Soinu paisaiaren kontzeptzio klasikoarekiko, nahiz musika konkretuaren praktiken teorienganako ekidistantzia nahikoa ezarriz, Lopezek nahitaez absolutoa bihurtzen den soinu esperientziarengan gordetzen du fedea, esperientzia sentsorialaren eraldatzeko gaitasunaren erreibindikazio modu bat proposatuz.

Solasaldi honetan, Lopezen ibilbidea ulertzeko garrantzitsuak izan diren zenbait lan eta esperientzia aipatuz, bere lanak hamarkadetan zehar hartzen dituen esanahien inguruan mintzatuko dira artista bera eta Xabier Erkizia, harekin lan egindako den euskal herriko soinu artista.


Francisco López
musika esperimentalaren eta soinu-artearen arloko pertsonarik garrantzitsuen artean kokatzen dute nazioartean. Hogeita hamabost urte baino gehiago darama soinu-sorkuntzaren eta ingurune-grabaketen bidezko lanaren alorrean, eta denbora horretan soinu-unibertso erabat pertsonala eta ikonoklasta garatu du, mundua sakonki entzutea oinarritzat hartuta. Ehunka soinu-instalazio, landa-grabaketako proiektu eta kontzertu/performance gauzatu ditu hirurogeita hamar herrialdetan, nazioarteko entzun-areto, museo, galeria eta jaialdi nagusietan. Bere soinu-obrak zuzeneko eta estudioko lankidetzak dauzka, nazioarteko 150 artista baino gehiagorekin, eta mundu osoko 350 diskoetxek eta argitaletxek baino gehiagok argitaratu dute. Beste sarien artean, Lópezek lau aldiz jaso du Linz hiriko (Austria) Ars Electronica jaialdi ospetsuko ohorezko aipamena, eta 2010eko Qwartz Awards sarietako (Frantzia) irabazle izan zen soinu-antologia kategorian.