Paisaiarik gabe – Topagunea >> pg#2 BENETAZKOA AITZURTZEN, ETA SOINUA ALDIBEREAN

pg#2 BENETAZKOA AITZURTZEN, ETA SOINUA ALDIBEREAN

Hitzaldiak

LUIS COSTA (Binaural / Nodar, Portugal)

Lehenbiziko soinua goiz lainotsu bateko ate kolpea izan zen.
Soinuarekin lan egiten duten artisauak sartu ziren gure nekazalgunean.
Kortesia, onarpena, jakinmina eta zerbitzua izan ziren gure lanabes.
Ez soilik soinua, ez soilik soinua.
Soinua izan liteke haustura puntua, edo ezjakin egonkorren hiztegiko atal bat gehiago.
Lengoai mota da… gertukoa…sutila…espezifikoa… gertakizun bat gehiago.
Baina badira leku batera hurbiltzeko baliagarriak diren bestelako lengoaiak.
Eta bertako jendeekin harreman benetazkoa eskaintzen duten gustatzen zaizkigu.
Eta hortarako, soinua ez da nahikoa, soinua ez da nahikoa.
Eta horregatik ez dugu soinu-ikertzaile smart, jakintsu eta garbien olatu berriak irensterik nahi.
Horregatik ez gara fio soinu bakoitza bere sustraietatik ateratzen dituzten soinuen mapa globalizatuez.
Esanahiak aitzurtzen jarraitzen dugu… gure bazterren esanahi zahar eta ahantziak.
Soinu-mehatzariak gara, soinu-nekazariak, soinu-arotzak, soinu-txontxongilolariak.
Bazter ahantzi batean.

LC_opcional

Luis Costa: Soinu artearen alorrean lan egiten duen komisario eta ekoizlea da, ikerlari eta artxibista lanak ere egiten ditu. 2006tik Portugalgo Gralheira mendialdean media-artearen inguruan lan egiten duen eta nazioartean halako egitasmoen erreferentea den BINAURAL/NODAR egitasmoaren sortzaileetako bat da Costa. Plataforma honen bidez hamaika erakusketa eta ikerketa egitasmo antolatu ditu, tartean hezkuntzari eskeinitako lanari garrantzi berezia eskainiz.

www.binauralmedia.org

  • 19:00
  • 17/4/2016
  • Tabakalera