Artxibo >> Moneta eta tinbrea: Entzumen-behatokiaren ikerlan batean oinarritutako istorio bat 

Moneta eta tinbrea: Entzumen-behatokiaren ikerlan batean oinarritutako istorio bat 

Documentación

(PDF)

2016ko apirilaren eta irailaren artean, Luca Rullo, Mikel R. Nieto, Jose Luis Espejo eta neroni kide garen Entzumen-behatokiak elkarrizketa sorta bat egin zuen Donostiako 18 auzoetan, 8 oinarrizko galderako inkesta bat baliatuta. Ikerlan hori eta Behatokiaren beste jarduera batzuk DSS2016EU Europako Kultur Hiriburutzako Pagadi kaiaren barnean egin genituen. Ideia horri bueltaka egon gara 2013az geroztik, Audiolabek Artelekun kutsadura akustikoari buruz antolatutako Donostia Noise tailerraren barnean, Xabier Erkizia bertan zela, egindako solasaldi sortak bultzatuta, eta Soinumaparekin2 elkarlanean.

Solasaldi haren ondorioz, hainbat garapen proposatu genituen, tartean, Hots! Radio webgunean argitaratu zen podcasta eta herritarrei galdetzea, aipatutako galdetegi sortaren bidez egin dena. 2014an, Phonos bekaren barnean, Interstitial Spaces izenarekin, Mikel R. Nietok proiektuaren aurretiazko bertsio bat egin zuen Prat del Llobregaten, Bartzelonako nazioarteko aireportuaren ondoan. Esperientzia horretan oinarrituta, kontzertu bat eman zuen eta egindako elkarrizketetako aipu batzuk transkribatu zituen. Mikelek metodologia horri berari heltzea proposatu zuen – entzumenaren alderdi batzuei buruzko galdera labur gutxi batzuk–, baina Donostiako auzo guztietara hedatuta. Esperientzia eta ideia horiek guztiak kontuan hartuta, 2016ko martxoaren eta urriaren bitartean ehun bat lagun elkarrizketatu genituen, galdetegi-sorta hau erabilita:

–  Zuretzat, zer da entzutea?

–  Bada etxean bezala sentiarazten zaituen soinuren bat?

–  Etxean egonik, bada inbadituta sentiarazten zaituen soinuren bat?

–  Bada lekuren bat soinuagatik joaten zarena?

–  Zer soinurekin identifikatuko zenuke bizi zaren auzoa?

–  Zein da gogokoen duzun soinua?

–  Eta gorrotagarriena?

–  Zer egin behar dugu guk egindako zarataren gaineko ardura hartzeko?